Etorkinen Nazioarteko Egunaren harira, argazkiak

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 17a

Bihar, Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Zarauzko Udalak hainbat ekimen antolatu du. Gaur, esaterako, kale antzerkia izan da. Argazkilari berezi batzuk kalez kale arrazakeriaren aurka eta integrazioaren alde dauden herritarrei ar...

Bihar, Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Zarauzko Udalak hainbat ekimen antolatu du. Gaur, esaterako, kale antzerkia izan da. Argazkilari berezi batzuk kalez kale arrazakeriaren aurka eta integrazioaren alde dauden herritarrei argazkiak atera dizkiete goizean zehar.

Bihar, berriz,  Erlo telebistak eta Jendarte Saileko Immigrazio Alo-rrak elkarlanean ekoiztutako Ongi etorri eta mila esker dokumentala emango dute aipatu tele bista katean. Maialen Lujanbio
bertsolari hernaniarrak SOS Arrazakeriaren ekitaldi batean botatako bertsoaren izenburu bera jarri diote dokumentalari, eta bizilagun berrien etorreraren eta haien bizimoduaren inguruko azalpenak jaso dituzte bertan. Horretarako, hainbat lagunen testigantza jaso dute: Getarian bizi den Ousmane Ba senegalda rrarena, Zarautzen bizi diren Ni karaguako Lesly Picadorena eta Boliviako Jose Manuel Cervantesena, Biltzeneko arlo juridikoko ordezkari Pablo Pascualena, Caritaseko kide Kike Unzurrunzagarena, SOS Arrazakeria elkarte ko Mikel Mazkiaranena, AISA ikastaroetako irakasle Nerea Ca bellorena, eta Bidez Bide elkarte- ko kide Soraya Ronquillo eta Ana Al-Wefellirena, besteak beste. Hala, bakoitzak bere alorretik mi grazio fenomenoa nola bizi duen azalduko du, bestek beste. 10:00etan, 14:00etan, 18:00etan eta 22:00etan botako dute ikus-entzunezkoa, bihar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide