Asteazkenean izango da urteko azken pintxo poteoa

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 16a

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak bezeroen fideltasuna saritu nahi du. Hori dela eta, askotariko produktuz osatutako hiru otar banatuko ditu. Hilaren 31ean egingo dute zozka, San Silbestre proba amaitu ostean. Herritarrek, kontsumizio bakoitzeko tx...

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak bezeroen fideltasuna saritu nahi du. Hori dela eta, askotariko produktuz osatutako hiru otar banatuko ditu. Hilaren 31ean egingo dute zozka, San Silbestre proba amaitu ostean. Herritarrek, kontsumizio bakoitzeko txartelak jasoko dituzte, eta txartel horietan agertzen diren zenbaki guztiekin egingo dute zozketa urteko azken egunean.

Asteazkenean, azkena

Bestalde, asteazkenean, hilak 21,  egingo dute urteko azken pintxo poteoa. San Tomas Eguna dela-eta, txistorra pintxoak banatuko dituzte ostalariek. Gabonetako etenaldiaren ostean, urtarrilaren 11ean hasiko dira ostalariak, berriz ere, pintxoa eta potea 1,5 euroan eskaintzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide