Bihar larunbata herriko dendariek kalera aterako dituzte beren produktuak, goizeko 10:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte. Gabonetarako bereziki apaindu dituzte dendak, eta bihar egun osoan kale animazioa izango da. Zumartianen txartelak ere oparituko dituzte, egunean bertan herriko dendetan erabiltzeko.