Zumaian euskaraz erosi eta saldu dutenak saritu ditu Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 16a

Zumaiako Euskara Zerbitzuak herrian euskaraz erosi eta saldu dituztenei sariak banatu dizkie. Euskara Batzordeak martxan jarri zuen ekimenak zozketarako 271 papertxo jaso dituzte turismo bulegoan, aurrez euskararen adierazgarria daukaten dendetan zigilua jarrita zutenak. Horien guztien artean zozketa egin zuten abendaren 3an, Euskararen Egunean; bezeroen artean, Pepi Gutierrez izan da saridunak, eta merkatarien artean Sartaiak jaso du oparia. Biek Talaipe jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi dute. Euskara Zerbitzuak eskerrak eman dizkie parte hartu duten bezero eta berkatariei, eta herrian euskaraz erosi eta saltzeko deia luzatu die guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide