Getariako Bilduk baraualdia egingo du gaur, presoen eskubideen alde

Getariako Hitza 2011ko abe. 16a, 12:17

Getariako Bilduko hautetsiak 24 orduko baraualdia egingo dute gaur, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Halaber, Getariako Bilduk Aieteko adierazpenarekin bat egin du, eta “euskal preso politikoen aferan aurrerapausuak” emat...

Getariako Bilduko hautetsiak 24 orduko baraualdia egingo dute gaur, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Halaber, Getariako Bilduk Aieteko adierazpenarekin bat egin du, eta “euskal preso politikoen aferan aurrerapausuak” emateko beharra azpimarratu dute. Hori hala izanik, koalizioak adierazi du ostiralero presoen eskubideen alde egiten duten elkarretaratzean parte hartuko dutela, “ekimenari babesa erakusteko”.

Bestetik, Egin Dezagun Bidea ekimenak datorren urtarrilaren 7rako antolatu duen herri mobilizazioarekin bat egin dutela jakinarazi dute, eta herritarrei bertan parte hartzera gonbidatu die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide