
Nava Jeevan elkarteak Indiako haurrei laguntzeko dituen proiektuen berri emango du gaur Alondegian (19:00etan), Lankidetza Astearen barruan. Bihar, larunbata, haurrentzako eskulanak egingo dira Oxforden (16:30ean), Nava Jeevaneko eta Haurralde Fundazioko kideen eskutik. Besteak bste, hormairudi handi bat osatuko dute. Bestetik, gaur arratsaldean hasi eta asteburu osoan, Nava Jeevanen argazkiekin osatutako 2012ko egutegia banatuko da Oxfordeko erakusketara hurbiltzen direnen artean. Erakusketan, Nava Jeevanen proiektua ezagutzeaz gain, Lankidetza Astean parte hartu duten bederatzi elkarteen proiektuak ezagutzeko aukera dago, bideo baten bitartez.