
36 urtekoa da atxilotua, eta bikotea jo eta heriotza mehatxuak egitea egotzi diote. Aurreko egunetan ere tratu txarrak jasan zituela salatu du emakumeak. Hala jakinarazi dute gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik.
Atzo deitu zion Ertzaintzari emakumezkoak gaueko 22:00ak aldean, bikoteak jo egin zuela eta heriotza mehatxuak jasan zituela esanez. Gertaera horien ondoren etxebizitzatik alde eginda zegoen.
Tratu txar fisiko nahiz psikologikoak ohikoak izaten zirela ere salatu zuen. Gizona aurkitu eta gauerdia baino pixka bat lehenago atxilotu zuten ertzainek.