Argia Dokumentalen beste emanaldi bat izango da gaur, 20:00etan, Zestoako
udal liburutegian. Oraingo honetan emango duten dokumentala Bidaia intimoak izango da. Orio produkzioak ekoiztetxeak egindakoa da, AEK eta Korrika 16rentzako, 2009an. Jon Maia da dokumentalaren zuzendaria. 70 minutuko iraupena du.