Zarauzko Caritas elkarteak bidezko merkaritzako produktuak jarriko ditu salgai. «Gabon jaiak gerturatzen ari direla aprobetxatuz, bidezko merkataritzako produktuak ezagutzera eman nahi ditugu. Merkataritza sistema honek, irizpide komertzialetan oinarritu beharrean, giza baloreak ditu kontuan; duintasuna, elkarrizketa eta langileenganako eta ingurugiroarekiko errespestua, besteak beste», nabarmendu dute elkarteko kideek.
Hala, bihartik aurrera hainbat produktu salduko du Caritasek Frantziskotarren elizaren ondoan duen lokalean. Astelehenetik larunbatera jo ahalko da lokalera, urtarrilaren 4a bitartean.