III. Zinemaldi Sozialaren azken saioa gaur izango da

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 15a

Bilgune Feministak, Sorginak taldeak eta Mugarik Gabe erakundeak III. Zinemaldi Soziala antolatu dute, Indarkeria matxistaren aurrean ez gara kikilduko lemapean. Hala, hainbat filmeren emanaldiak antolatu ditu. Gaur izango da azken saioa, eta 20 a


Bilgune Feministak, Sorginak taldeak eta Mugarik Gabe erakundeak III. Zinemaldi Soziala antolatu dute, Indarkeria matxistaren aurrean ez gara kikilduko lemapean. Hala, hainbat filmeren emanaldiak antolatu ditu. Gaur izango da azken saioa, eta 20 años (Kuba) eta Martxan (Euskal Herria) ikus-entzunezkoak eskainiko dituzte, Antonianon, 19:00etatik aurrera. Horrez gain, spot sozialak ere izango dira ikusgai. Gerora, mahai ingurua egingo dute bertaratzen direnek. Sarrera doan izango da.
Bestalde,bihar indarkeria matxistaren aurkako erakusketa zabalduko dute, Merkatu plazako bigarren solairuan. Interesa dutenek hilaren 31 bitartean izango dute erakusketa bisitatzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide