Juaristi eta Lizaso ‘Zeberio II.a’ eta Etxeberriaren aurka arituko dira etziko finalean

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 15a

Eskualdeko bi erremontista aurrez aurre ariko dira larunbateko Azysa Binakako Erremonte Txapelketako finalean. Jon Juaristi zarauztarrak eta Doneztebeko Iñaki Martinez Lizasok osatzen duten bikoteak Elduaingo Patxi Zeberio Zeberio II.-aren eta Ion Etxeberria azpeitiarraren aurka neurtuko ditu indarrak, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 15:45etik aurrera izango da norgehiagoka. Pasa den larunbatean irabazi zuten Juaristik eta Lizasok finalerako txartela, Koteto Ezkurra eta Xanti Aizpurua Aizpurua II.-aren aurkako finalaurreko partidan 40-31 irabazi ostean. Etxeberriak eta Zeberio II.-ak, ordea, lehendik ongi irabazita zuten finalerako lekua. Abenduaren 6an eskuratu zuen finalerako txartela bikoteak, Matxinbentako Xuban Oiartzabal Matxin III.-aren eta Saldiaseko Miguel Mari Urrutia Urrutia I.-aren kontra jokatutako partidan. 40-25 irabazi zuten Etxeberriak eta Zeberio II.-ak, «sekulako garaipena» izan zen, beraz. Bikotea iaz garaipenaren atarian geratu zen, eta aurten txapela lortzeko borrokatuko dute. Binakako bi txapelketetan aritu dira elkarrekin, eta Etxeberriaren arabera, harekin jokatzea «perfektua» da. Elduaindarra da txapel gehien dituen pilotaria, sei guztira. Azpeitiarrak, berriz, bi final galdu ditu. Juaristirentzat eta Lizasorentzat ere elkarrekin jokatzen duten hirugarren binakako txapelketa izango da larunbatekoa. Zarauztarrak urteak daramatza txapelketan parte hartzen, baina ez du inoiz finalerdietatik pasatzea lortu. Lizasok, berriz, bi aldiz jokatu du finala, eta behin irabazi. Gaur pilota aukeraketa Gaur aukeratuko dute Azysa Binakako Erremonte Txapelketako finalean erabiliko [...]

Eskualdeko bi erremontista aurrez aurre ariko dira larunbateko Azysa Binakako Erremonte Txapelketako finalean. Jon Juaristi zarauztarrak eta Doneztebeko Iñaki Martinez Lizasok osatzen duten bikoteak Elduaingo Patxi Zeberio Zeberio II.-aren eta Ion Etxeberria azpeitiarraren aurka neurtuko ditu indarrak, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 15:45etik aurrera izango da norgehiagoka.
Pasa den larunbatean irabazi zuten Juaristik eta Lizasok finalerako txartela, Koteto Ezkurra eta Xanti Aizpurua Aizpurua II.-aren aurkako finalaurreko partidan 40-31 irabazi ostean.
Etxeberriak eta Zeberio II.-ak, ordea, lehendik ongi irabazita zuten finalerako lekua. Abenduaren 6an eskuratu zuen finalerako txartela bikoteak, Matxinbentako Xuban Oiartzabal Matxin III.-aren eta Saldiaseko Miguel Mari Urrutia Urrutia I.-aren kontra jokatutako partidan. 40-25 irabazi zuten Etxeberriak eta Zeberio II.-ak, «sekulako garaipena» izan zen, beraz.
Bikotea iaz garaipenaren atarian geratu zen, eta aurten txapela lortzeko borrokatuko dute. Binakako bi txapelketetan aritu dira elkarrekin, eta Etxeberriaren arabera, harekin jokatzea «perfektua» da. Elduaindarra da txapel gehien dituen pilotaria, sei guztira. Azpeitiarrak, berriz, bi final galdu ditu.
Juaristirentzat eta Lizasorentzat ere elkarrekin jokatzen duten hirugarren binakako txapelketa izango da larunbatekoa. Zarauztarrak urteak daramatza txapelketan parte hartzen, baina ez du inoiz finalerdietatik
pasatzea lortu. Lizasok, berriz, bi aldiz jokatu du finala, eta behin irabazi.
Gaur pilota aukeraketa
Gaur aukeratuko dute Azysa Binakako Erremonte Txapelketako finalean erabiliko duten materiala. Eguerdi aldera egingo dute proba, Galarretan bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide