Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, Getaria eta Zumaia lotzen dituen N-634 errepidea itxi egin dute, itsasoaren egoera dela-eta ezbeharrak saihesteko asmoz. Gaur, 21:00ak arte egongo da itxita bidea, baina bihar 04:00etan berriro itxiko dute, 09:00etara bitartean. Arratsaldean, 18:00etan izango da itsasgora. Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak zazpi metro arterainoko olatuak eta orduko 120 kilometroko haize indartsuak iragarri ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundia haizeak eragin ditzaken larrialdiei eurre egiteko protokolo berezia jarri du martxan. Prebentzio moduan, baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatuko ditu Aldundiak. Haize arrisku egoeraren eraginez, Meteorologia Zuzendaritzak alerta laranja maila ezarri du, eta protokoloaren bidez, haizeteek “herritarren eta ondasunen artean sor ditzaketen eraginak ahal den neurrian gutxitzea” du helburu.