Lurraldebusen gutxieneko zerbitzua %30ekoa izango da bihar (osteguna, abenduak 14) Debabarrenean eta Urolan, Eusko Treneko lanuztea dela eta. Gutxieneko zerbitzuen berri Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du. Debabarreneko eta Urolako zerbitzuei honako ordu tarteetan eragingo die bihar, osteguna: 9:00etatik 11:00etara goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ezarrita, gutxieneko zerbitzua %30ekoa izango da.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide