Itsas pasealekua itxiko dute itsasgoran gaur eta bihar

Zarauzko Hitza 2011ko abe. 14a, 13:32

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak alerta laranja ezarri du gaurko, kostaldean haizete zakarra izango delako eta 4-5 metro inguruko olatuak altxatuko direlako. Biharko eta etzirako, berriz, 7 metrotik gorako olatuak iragarri ditu, eta beraz, aler...

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak alerta laranja ezarri du gaurko, kostaldean haizete zakarra izango delako eta 4-5 metro inguruko olatuak altxatuko direlako. Biharko eta etzirako, berriz, 7 metrotik gorako olatuak iragarri ditu, eta beraz, alerta gorria finkatu du. Hori dela eta, Zarauzko Udalak gaur eta bihar itsasgora orduetan, marea gora ailegatu baino bi ordu lehenago eta bi ordu ondoren itsas pasealekua ixtea erabaki du. Gainerako orduetan irekita egongo da.

itsas pasealekua ixtea erabaki du, ez beharrik gerta ez dadin.

Zumaiako Udalak, berriz, parol bidea itxi du. Horretaz, gain, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die, eta arriskutsua izan daitezkeen lekuetara ez hurbiltzeko.

Argazkiak: Lorentxo Portularrume

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide