Txuri-Urdin izotz jauregira irteera antolatu du Ludotekak LH 4tik 6ra bitarteko gaztetxoentzat. Irteera abenduaren 29an izango da, eta bertan parte hartu nahi dutenek abenduaren 19ra arteko epea dute ludotekan bertan izena emateko. Irteera 8 euro ordaindu beharko da. Trenez joango dira Donostiara (9:30koan), eta eguna han egin ondoren, 17:30ean bueltatuko dira.