Euskal presoen aldeko Olentzero kantuz ekimena antolatu dute hilaren 24rako. 18:00etan irtengo dute, Uztapide plazatik. Baina aurten ez dira baserriz baserri joango; oraingoan herriko kaleetan bakarrik ibiliko dira, pare bat orduz. Entsegu orokorra eta bakarra egingo dute ekimena antolatzeko. Hori datorren asteartean izango da, hilaren 20an, kultur etxean, 21:00etan.