Herritar ugarik hartu du parte Ariolaren saioetan

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko abenduaren 14a

Ariola Kultur Ekimenaren inguruko jardunaldiak izan dira asteburuan, Oteitza Lizeoan. 2010eko ekainean sortu zuten ekimena, eta hainbat bilera eta barne eztabaida egin ondoren, egunotan ari dira azken forma ematen. Hala, ostiralean zein larunbatean euskal kulturgintzaz, euskararekin duen loturaz, eta herrirako neurriko kulturgunea sortzeaz hausnartu zuten. Larogehina lagun bildu zen jardunaldi bakoitzean. Hori dela eta, antolatzaileak «oso gustura» azaldu dira. Ostiral arratsaldean beste herri batzuetako esperientziak jaso zituzten. San Agustin Kulturguneko Enekoitz Esnaolak, Leitzako Atekabeltz Gaztetxeko Saioa Iraolak eta Gernikako Astra Gaztetxeko ordezkari batek hartu zuten parte bertan. Hirurek euren herrietako kulturgunea nola sortu zuten, izan duen garapena eta aurrera begirako asmoak azaldu zizkieten bertaratu zirenei. Gerora, galderak egiteko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Aurrez Sorguneak elkarteko kide Lorea Agirrek euskal kulturgintza biziberritzeko gakoak azaldu zituen. Hala nola, kulturak herrian duen garrantzian eta euskararekin duen loturan sakondu zuen. Biek ala biek «elkarrekin joan behar» dutela nabarmendu zuen. Jarraian, Ariolako kide Kattalin Urzelaik Europako kultur eraikinen inguruko saioa eskaini zuen. Besteak beste, Londresko, Amsterdameko eta Bartzelonako ereduak aztertu zituen. Larunbatean, berriz, Ariolan zentratu ziren. Ekimeneko kide Mikel Elortzak hartu zuen hitza aurrena, eta, besteak beste, Ariolaren txostena azaldu, baita haren printzipioak eta funtzionamendua adierazi ere. «Putzuzulorekin jaiotako hariak etenik izan ez dezan» sortutako [...]

Ariola Kultur Ekimenaren inguruko jardunaldiak izan dira asteburuan, Oteitza Lizeoan. 2010eko ekainean sortu zuten ekimena, eta hainbat bilera eta barne eztabaida egin ondoren, egunotan ari dira azken forma ematen. Hala, ostiralean zein larunbatean euskal kulturgintzaz, euskararekin duen loturaz, eta herrirako neurriko kulturgunea sortzeaz hausnartu zuten. Larogehina lagun bildu zen jardunaldi bakoitzean. Hori dela eta, antolatzaileak «oso gustura» azaldu dira.

Ostiral arratsaldean beste herri batzuetako esperientziak jaso zituzten. San Agustin Kulturguneko Enekoitz Esnaolak, Leitzako Atekabeltz Gaztetxeko Saioa Iraolak eta Gernikako Astra Gaztetxeko ordezkari batek hartu zuten parte bertan. Hirurek euren herrietako kulturgunea nola sortu zuten, izan duen garapena eta aurrera begirako asmoak azaldu zizkieten bertaratu zirenei. Gerora, galderak egiteko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Aurrez Sorguneak elkarteko kide Lorea Agirrek euskal kulturgintza biziberritzeko gakoak azaldu zituen. Hala nola, kulturak herrian duen garrantzian eta euskararekin duen loturan sakondu zuen. Biek ala biek «elkarrekin joan behar» dutela nabarmendu zuen.

Jarraian, Ariolako kide Kattalin Urzelaik Europako kultur eraikinen inguruko saioa eskaini zuen. Besteak beste, Londresko, Amsterdameko eta Bartzelonako ereduak aztertu zituen.

Larunbatean, berriz, Ariolan zentratu ziren. Ekimeneko kide Mikel Elortzak hartu zuen
hitza aurrena, eta, besteak beste, Ariolaren txostena azaldu,
baita haren printzipioak eta funtzionamendua adierazi ere. «Putzuzulorekin jaiotako hariak etenik izan ez dezan» sortutako ekimena dela esan zuen, eta «espazio soziokultural baten alde egin» nahi dutela. Jendearen lana ezagutzera ematerakoan «hutsuneak» sumatu dituzte, eta argi dute «kalitatezko azpiegitura falta» dagoela herrian. Espazio «autonomoa eta autogestionatua» izango dela adierazi du Elortzak, eta «euskalduna eta euskaltzalea».

Aldarrikatzen duten espazio hori nola bete eztabaidatze aldera, taldetxotan bildu ziren gerora herritarrak. Eztabaida amaitzean, talde bakoitzean ateratako ondorioak batu eta azaldu zituzten antolatzaileek. Gunearen funtzionamenduaz eta finantziazioaz hausnartu zuten hala, batik bat.

Amaitzeko, kultur zinegotzi Gari Berasaluzek Zarauzko lokalen egoera aurkeztu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide