Euskal Herriko folklorearen ikuspegi zabala emateko eta gure herriaren kultur adierazpenak – musika instrumentala, dantzak edo kantu herrikoiak– ezagutzera emateko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako, abenduaren 14rako. Goiz-Argi aterpean izango da 16:30ean. Jose Antonio Garate hizlariak Euskal Herria, bere abesti, dantza eta herri musikaren bidez izenburupean egingo du hitzaldia.