Igandean Patxi Aristi zumaiarrak hogei urte
bete zituen preso. Urteurrenaren aitzakian, Zumaiako Egin Dezagun Bideak antolatuta, herritarrek «euskal presoak herriratzeko» eskatu zuten hilaren 10ean, hainbat ekimenen bidez. Itzurunen argazki jendetsua atera zuten dozenaka lagunek (irudian), eta ondoren herri bazkaria, manifestazioa eta ekitaldia izan ziren, besteak beste. Egun, herritik 470 kilometrotara dago Aristi, Topaseko kartzelan. Antolatzaileek zumaiarrak «sakabanaketa, isolamendua eta oinarrizko eskubideen urraketa» jasan dituela salatu dute, eta Beñat Lizeaga gazte zumaiarra ere izan dute gogoan.