Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Orioko Udalak antolatuta, bosgarren edukiontzia erabiltzen ikasteko ikastaroak egingo dituzte bihar arratsaldean, Orioko kultur etxean. Hala, hondakin organikoak bereizten ikasteko ordu erdi inguruko saioak izango dira 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan, 18:30ean, 19:00etan eta 19:30ean. Azken saio hori gazteleraz egingo dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroetara joateko nahikoa da bertara azaltzera, aurretik izena eman gabe. Hala ere, edukiontzi marroia erabiltzeko aurretik ikastaroa egin behar dela nabarmendu dute horiek. Hala, ikastaroan parte hartzen dutenei edukiontzia erabiltzeko argibideak, edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontzirako giltza banatuko dizkiete.
Urola Kostako Udal Elkarteak aurreko urteko ekainean jarri zuen hondakin organikoak bereizteko zerbitzua martxan, Orion; ordutik, herrian hamairu edukiontzi marroi daude. Edukiontzi horretan, landare eta animalia jatorria duten hondakinak bereizten dira, besteak beste.