TAO sistema birplanteatzeko eskatu diote herritarrek Udal Gobernuari

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko abenduaren 13a

Udal Gobernuak positibotzat jo ditu azaroan auzoz auzo egindako bilerak, eta «oso gustura» dago herritarren aldetik jasotako harrerarekin. Guztira, 523 zarauztarrek hartu dute parte saiootan. Auzotarren beharrak identifikatu eta horiek 2012ko aurrekontuetan nola islatu argitzeko helburuarekin antolatu dituzte bilerak, eta besteak beste, Vista Alegren, Mitxelenan, Itxasmendin, Azken Portun, San Pelaion eta Alde Zaharrean elkartu dira herritarrekin. Udalaren egoera ekonomikoa, 2011ko gastu eta diru-sarrerak eta 2012ko aurrekontuen zirriborro proposamenak azaldu zituen ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek saio bakoitzean. Udalak duen zor bizia zenbatekoa den eta 1998tik gaur arte Udalak banketxeei eskatutako kreditu kopurua adierazi zituen, besteak beste, Eizagirrek. Gerora, herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten. Aparkalekuaren arazoa eta TAO sistema izan dira bileretan sarrien errepikatu diren arazoak. TAOri dagokionez, iraila arteko kontratua sinatuta duela nabarmendu dute. Hala ere, herrirako baliagarri den sistema aztertzen ari direla nabarmendu dute, «ez auzo bateko arazoa konpontzeko partxea jarriko dutenak». Bestalde, proiektu handien inguruko galderak egin zituzten bizilagunek, sahiesbideaz, Alde Zaharreko Plan Bereziaz eta trenaren lurperatzeaz itaundu dute, esaterako. Askotariko ondorioak atera dituzte saioetatik, eta ekarpen guztiak jasota, 2012ko aurrekontuak jendaurrean aurkeztuko dituztela jakinarazi dute. Data finkatzeke dute. Auzo elkarteen beharra Partaidetza zinegotzi Jabier Etxaburuk auzo elkarteen garrantzia nabarmendu du, «auzoa egituratze eta Udalarenganako zubi izate aldera». [...]

Udal Gobernuak positibotzat jo ditu azaroan auzoz auzo egindako bilerak, eta «oso gustura» dago herritarren aldetik jasotako harrerarekin. Guztira, 523 zarauztarrek hartu dute parte saiootan.

Auzotarren beharrak identifikatu eta horiek 2012ko aurrekontuetan nola islatu argitzeko helburuarekin antolatu dituzte bilerak, eta besteak beste, Vista Alegren, Mitxelenan, Itxasmendin, Azken Portun, San Pelaion eta Alde Zaharrean elkartu dira herritarrekin. Udalaren egoera ekonomikoa, 2011ko gastu eta diru-sarrerak eta 2012ko aurrekontuen zirriborro proposamenak azaldu zituen ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek saio bakoitzean. Udalak duen zor bizia zenbatekoa den eta 1998tik gaur arte Udalak banketxeei eskatutako kreditu kopurua adierazi zituen, besteak beste, Eizagirrek.

Gerora, herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten. Aparkalekuaren arazoa eta TAO sistema izan dira bileretan sarrien errepikatu diren arazoak. TAOri dagokionez, iraila arteko kontratua sinatuta duela nabarmendu dute. Hala ere, herrirako baliagarri den sistema aztertzen ari direla nabarmendu dute, «ez auzo bateko arazoa konpontzeko partxea jarriko dutenak». Bestalde, proiektu handien inguruko galderak egin zituzten bizilagunek, sahiesbideaz, Alde Zaharreko Plan Bereziaz eta trenaren lurperatzeaz itaundu dute, esaterako. Askotariko ondorioak atera dituzte saioetatik, eta ekarpen guztiak jasota, 2012ko aurrekontuak jendaurrean aurkeztuko dituztela jakinarazi dute. Data finkatzeke dute.

Auzo elkarteen beharra
Partaidetza zinegotzi Jabier Etxaburuk auzo elkarteen garrantzia nabarmendu du, «auzoa egituratze eta Udalarenganako zubi izate aldera». Zenbait auzok ez dute halako bilgunerik, eta ondorioz, gune horiek sortzera animatu ditu auzotarrak.

 

Auzoz auzoko bileretan nabarmendutako ideiak

Vista Alegre
-Mugikortasuna. Aldapetako proiektuan aurreikusitako igogailua «ezinbestekoa» dela diote bizilagunek. Inbertsio handia dela-eta, monografiko gisa aztertuko dute udal ordezkariek. Gaiaren inguruko lantaldea sortu dute auzotarrek.
-Torreoia eta jolas parkea. Egoera kaskarrean daude, eta konpondu egin behar direla diote.
-Aparkalekuak. TAO sistema birplanteatzeko eskatu dute. Iraila arteko kontratua sinatuta du Udalak enpresarekin, baina herri guztirako baliagarri den sistema lantzen ari dira udal ordezkariak.

Mitxelena eta Zelai Ondo
-Zikinkeria. Bidegorrian txakur kakak egoten direla, Justo Enean boteiloia egin ostean zikinkeria pilatzen dela, eta Zelai Ondon putzuak sortzen direla esan dute bizilagunek. Zakar ontzi handiak ere hondatuta daude. Udaltzainek errondak egingo dituzte gune horietan.
-Aparkalekuak. TAO sistema berraztertzeko eskatu dute,
eta txartelarekin autoa beste lekuetan doan uzteko aukera eskaintzea proposatu. Herri guztirako baliagarri den sistema lantzen ari dira udal ordezkariak.
-Trena lurperatzea. Proiektuaren aldekoak diren galdetu dute auzotarrek. Proiektua egiteko borondatea dute zinegotziek; dirua jarri du proiektua idazteko.
-Auzo elkarteko lokala. Lokal zaharra txukuntzeko eta irisgarritasuna hobetzeko eskatu dute auzotarrek.

Itxasmendi
-Zebra bideak. Pagoeta kaleko bi zebrabideen altuera igotzeko eskatu dute, autoak abiadura handian pasatzen direlako.
-Irita. Proiektua garatzen ez bada, hezegunearekin zer gertatuko den galdetu dute. Gaia aztertuko dute ur agentziek eta Ingurumen Sailak esandakoarekin.
-Aparkalekuak. TAO sistema berraztertzeko eskatu dute,
eta karabanei jarraipena egiteko. Bizikletak aparkatzeko leku gehiagoren beharra nabarmendu dute.
-Etxebizitza. Lokalak etxe bihurtzea eta etxe hutsak alokatzea proposatu dute.
-Garraio publikoa. Autopista sarreran autobus geltokia egokitzeko eskatu dute.
-Erreka eta tenis pista. Erreka garbitzeko eta tenis pista hobetzeko eskatu dute.

Azken Portu goia
-Egoera kaskarrean dauden guneak. Lanpardotik Egañara jaisteko eskailerak eta beste hainbat leku egoera kaskarrean daudela diote. Dagoeneko lantzen ari dira gaia.
-Trafikoa. Osasun zentroaren pareko zubiaren azpian trafiko handia izaten da; ez dira oinezkoak errespetatzen. Garraio publiko zerbitzua kaskarra da. Gaiok dagoeneko Herrilanetik bideratzen ari dira.
-EPAko eraikina. Eraikina aprobetxatzea proposatu dute bizilagunek. Egitura egoera txarrean dagoenez, bota ala ez aztertuko dute.
-Gurmendiko aparkalekuak. 160 aparkelekutatik 40 soilik saldu dituzte. Gaia landuko dute udal ordezkariek.

Azken Portu behea
-Polikulturala. Zein puntutan dagoen galdetu dute. Egun hiru kontratu mota daude sinatuta, eta horiek bertan behera uzteak kostu handia ekarriko du. Abokatuekin negoziatzen ari dira.
-Osasun zentro zaharra. Bizilagun batek auzorako baliabide garrantzitsua dela dio. Udala eta Jaurlaritzako Gizarte Segurantza auzibidean daude
egun, lokala nori dagokion zehazteko.
-Aparkalekuak. TAO sistema birplanteatzeko eta bizikletak uzteko aparkaleku gehiago egiteko eskatu dute.

San Pelaio
-Iñurritza errioa. Urtetako lixibiatuak Iñurritzara iristen direla salatu du batek. Ur zikinak lehenago herriko kolektoretik eta araztegitik pasatzen direla diote udal ordezkariek, gerora itsaspeko hustubidera iristeko.
-Parkeak. Pilartxo Enean komun publikoa jartzeko eta San Pelaioko jolasgunea berritzeko eskatu dute. Ikastola atzealdeko jolas tresnak konpontzeko eskatu dute.
-Trafikoa. Zumalakarregi kale ingurua autoak beste noranzkoan ibiltzeko diseinatu zela diote bizilagunek. Norabidea lehen zegoen bezala jartzeko eskatu dute.
-Espaloiak. Mendilautako eta Nafarroa kaleko espaloiak berritzeko eskatu dute.

Alde Zaharra
-Modelo zinema. Modeloren egungo egoeraz galdetu dute. Zinemari erantzuna ematen saiatu direla, baina finantzazio arazoak daudela diote zinegotziek.
-Zona. Zona guneko bizilagunak zarataz eta zikinkeriaz kexu dira. Hiru tabernak arauak ez dituztela betetzen diote udal ordezkariek, eta haiekin elkartu direla. Arazoak ez duela konponbide erraza diote.
-Saihesbidea. Saihesbidea eraikitze aldera, Aldundiari presioa egiteko eskatu dute. Bizilagunentzat beharrezkoa da azpiegitura eraikitzea.
-Alde Zaharreko Plan Berezia. Alde Zaharra oinezkoen gune bihurtzea ongi aztertu behar dela diote, batzuentzat onuragarri den bezala, bestentzat deserosoa baita. Bestalde, mugikortasun eredua sakonki aztertu behar dela diote bizilagunek, erabiltzaile bakoitzak dituzten beharrei erantzuteko. Alde Zaharreko Plan Berezia bideratzeko arazo ekonomikoak ditu Udalak, eta ezin du aurreikusitako zortzi urtetan burutu. Planaren inguruko hausnarketa egingo dute, ahal den neurrian birplanteatzeko.
-TAO sistema. Dendarien eta garajea dutenen aldean, hainbat bizilagun diskriminatuta sentitzen da. Egungo sistema oso txarra da bizilagunentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide