Banka etikoari buruzko hitzaldiarekin hasiko da gaur Lankidetza Astea

Baleike 2011ko abenduaren 13a

Zumaiako Udalak bultzatzen dituen lankidetza proiektuen berri ematea da Lankidetza Astearen helburua. Aurten Nava Jeevan elkarteari buruzko argazki erakusketa ikusi ahal izango da Oxford aretoan, laguntza jaso duten bederatzi proiektuak biltzen dituen ...

Zumaiako Udalak bultzatzen dituen lankidetza proiektuen berri ematea da Lankidetza Astearen helburua. Aurten Nava Jeevan elkarteari buruzko argazki erakusketa ikusi ahal izango da Oxford aretoan, laguntza jaso duten bederatzi proiektuak biltzen dituen bideoarekin batera. Horrez gain, bi hitzaldi izango dira: lehena gaur, 19:00etan, banka etikoari buruz; bigarrena ostiralean, ordu berean, Nava Jeevan elkarteak Indian dituen proiektuen inguruan. Larunbaterako, berriz, Nava Jeevan elkarteak eta Haurralde Fundazioak haurrentzako eskulanak prestatu dituzte. 16:30ean hasita, hormairudi handia bat egingo dute denen artean, eta beste hainbat eskulan egin ahal izango dituzte. Nava Jeevanen argazkiekin osatutako 2012ko egutegia ere banatuko da, ostiraletik aurrera –Baleikeko bazkideek etxean jasoko dute–. Hemen daukazue egitaraua eta Udalak babestu dituen bederatzi proiektuen azalpena, elkarteetako kideek beraiek azalduta:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide