Guztion ondasunaren tragedia hitzaldia eskainiko du Aizarnazabalen Francisco Gallo Mejia ingurugiro administrariak. Donostian bizi den arren, kolonbiarra da izatez, eta datorren larunbatean bertaratuko da Zabaldo landaetxera, 19:00etan, bere ezagupenen berri ematera. Besteak hainbat gairen inguruan, atmosferaz, itsasoez, parkeez, errepideez, zein klima eta ingurugiro osasuntsuaz hitz egingo duela aurreratu dute antolatzaileek.