Ipuin kontaketa egingo dute asteazkenean

Zestoako Hitza 2011ko abenduaren 13a

Ipuin kontaketa saio antolatu du Aizarnazabalgo liburutegiak datorren asteazkenerako. Bikelmik kontatuko du ipuina. Antolatzaileek gogoratu dute herriko bi kidek hartuko dutela parte saioak: Mikel AIertzak eta Mikel Erguinek. Eguzkisemeren istorioa ize...

Ipuin kontaketa saio antolatu du Aizarnazabalgo liburutegiak datorren asteazkenerako. Bikelmik kontatuko du ipuina. Antolatzaileek gogoratu dute herriko bi kidek hartuko dutela parte saioak: Mikel AIertzak eta Mikel Erguinek. Eguzkisemeren istorioa izena du ipuinak, eta ludotekan izango da, 18:00etatik aurrera. Lau eta hamar urte bitartekoei dago zuzenduta. Gurasoek ezingo dute ipuina kontatuko den gelan sartu, araua horrela jarrita baitago. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, «araua haurren onerako da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide