Moda munduaz hausnatzea helburu, ‘Modatik’ ekimena jarri dute abian Balentziagan

Ane Olaizola 2011ko abenduaren 13a

Modatik moda eta ikus-arteen topaketek hartuko dute datozen  egunetan Getariako Cristobal Balentziaga museoa. Urtarrilaren 8ra bitartean, modaren inguruan sakontzeko tarte bat zabalduko dute museoan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Eta erakusketen, mintegien, eta ikus entzunezko saioen bidez «moda munduko sortzaile berriak eta nazioarteko profesional ospetsuak» jasoko dituzte, besteak beste. Atzo ekin zioten Modatik ekimenari Balentziaga musoan. Penny Martinek, modaren eta argazkigintzaren inguruko idazleak, eskaini zuen lehenengo ikastaroa, Moda eta komunikazioa izenekoa. «Azken hamarkadetan moda komunikazioko bitartekoak sortu eta ugaritzeko arrazoiak» jorratu zituen Martinek. Bihar ere izango dira mintegiak, moda, komunikazioa, argazkigintza eta artearen inguruko ikasle eta profesionalei zuzenduta. Paco Peregrin argazkilarien txanda izango da orduan, eta sortze prozesua, sormenaren eta bezeroaren arteko harremana, posprodukzioa edota ekoizpena azalduko ditu. Ekimenarekin, modan aritzen diren profesionalak nahiz hasiberriak erakarri nahi dituzte, «modaren eta ikus-artearen arteko elkarreragin esparruen inguruan hausnartzeko xedez». Halaber, «modaren industria eta komunikazio sarea» sustatzea dute helburu. Hala aurkeztu zuten pasa zen ostiralean ekimena Yox taldeko kide eta Modatik ekimenaren  antolatzaile Yon eta Xabier Marinez-Jauregik, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarretarekin, Balentziaga museoko bilduma arduradun eta komisario Miren Arzalluzekin, eta Kutxako Elkarlanen zuzendari Mikel Mendarterekin batera. Horretarako, «haunsarketa plataforma» jarriko dute martxan, eta, horrez gain, sortzaile hasiberrien lanak [...]


Modatik 2011

Modatik 2011 ekimeneko irudi bat.

Modatik moda eta ikus-arteen topaketek hartuko dute datozen  egunetan Getariako Cristobal Balentziaga museoa. Urtarrilaren 8ra bitartean, modaren inguruan sakontzeko tarte bat zabalduko dute museoan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Eta erakusketen, mintegien, eta ikus entzunezko saioen bidez «moda munduko sortzaile berriak eta nazioarteko profesional ospetsuak» jasoko dituzte, besteak beste. Atzo ekin zioten Modatik ekimenari Balentziaga musoan. Penny Martinek, modaren eta argazkigintzaren inguruko idazleak, eskaini zuen lehenengo ikastaroa, Moda eta komunikazioa izenekoa. «Azken hamarkadetan moda komunikazioko bitartekoak sortu eta ugaritzeko arrazoiak» jorratu zituen Martinek.

Bihar ere izango dira mintegiak, moda, komunikazioa, argazkigintza eta artearen inguruko ikasle eta profesionalei zuzenduta. Paco Peregrin argazkilarien txanda izango da orduan, eta sortze prozesua, sormenaren eta bezeroaren arteko harremana, posprodukzioa edota ekoizpena azalduko ditu.

Ekimenarekin, modan aritzen diren profesionalak nahiz hasiberriak erakarri nahi dituzte, «modaren eta ikus-artearen arteko elkarreragin esparruen inguruan hausnartzeko xedez». Halaber, «modaren industria eta komunikazio sarea» sustatzea dute helburu. Hala aurkeztu zuten pasa zen ostiralean ekimena Yox taldeko kide eta Modatik ekimenaren  antolatzaile Yon eta Xabier Marinez-Jauregik, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarretarekin, Balentziaga museoko bilduma arduradun eta komisario Miren Arzalluzekin, eta Kutxako Elkarlanen zuzendari Mikel Mendarterekin batera. Horretarako, «haunsarketa plataforma» jarriko dute martxan, eta, horrez gain, sortzaile hasiberrien lanak ezagutaraziko dituzte.
Argazkiak eta bideoak ikusgai
Balentziaga museoan egun dagoen erakusketaz gain, aparteko galeria bat ere zabalduko dute, «ikus-arteek moda kultura garaikidean nolako eragina duten sakontzeko». Bertan, «nazioarteko argazkilari onenen» argazkiak izango dira ikusgai; hala nola, Blommers & Schumenak edo Ali Mahdavirenak. Halaber, Valentino, John Galiano, Givenchy edota Victor and Rolf diseinatzaileentzat egindako ikus-entzunezko lanak ikus ahal izango dira.

Hilaren 17an, berriz, Nora Izagirre moda diseinatzaile gipuzkoarrak eta Marko Mitanovski serbiarrak bildumak aurkeztuko dituzte. Bi diseintzaileen aurkezpenekin batera, Lucrecia Daltek kontzertua eskainiko du.
Ekitaldira joateko aldez aurretik sarrerak erosi behar dira, info@balenciaga.com helbidera idatzita, edo 943-00 88 40 telefonora deituta. Sarrera lau euro kostatzen da.

Egitaraua:

Moda mintegia
-Abenduak 14, bihar. Moda-argazkilaritza, Paco Peregrinen eskutik. 10:30etik 13:00etara, eta 15:00ak eta 18:00ak bitartean.
erakusketa
-Abenduaren 13tik 18ra. Hainbat moda argazkilariren lanak; besteak beste, Ali Mahdavi, Alvaro Villarubia, Blommers &vSchuum, Egoitz Aundikana, William Selden eta Zach Gold.

Ikus-entzunezkoak
-Abenduaren 18tik urtarrilaren 8ra. Besteak beste, Missoni, Givenchy, Yves Saint Laurent, Victor & Rolf, Alexander McCartney eta Tomihiro Kono etxeen ikus-entzunezko lanak.

Ekitaldia
-Abenduak 17, larunbata. Marko Mitanovski eta Nora Izagirre moda diseinatzaileen aurkezpena, eta Lucrecia Dalten musika ikuskizuna, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide