Umeen elikadura osasuntsua izango dute hizpide gaur Zumaian

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 13a

Zumaiako Udalak eta haurreskolak antolatuta, gaur haur txikien elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldia izango da. Zumaiako Foronda kultur etxean izango da hitzaldia, eta Sabrina Pato Ekolapiko proiektuko elikadura hezitzaileak eskainiko du. 18:00etan hasiko da saioa, eta Patok euskaraz azalduko ditu elikaduraren inguruko kontuak. Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura «ekologikoa eta osasuntsua» txertatzeko proiektua da, eta umeen osasuna bermatzea dute helburu, nekazaritza ekologikoaren bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide