Bigarren eskuko produktuen azoka egingo da bihar Alondegian. Aurten, herriko elkarteek postua jartzeko aukera izango dute, irabazien %100a elkartearentzat izango delarik. Partikularrek, berriz, produktuak Algorri Interpretazio Zentroan utzi eta antolakuntzak prestaturiko postuetan jarriko dira salgai –gaur eguerdira arte eraman daitezke produktuak–. Telefono mugikorrak eta arropa ez dira onartzen, baina, bestela, denetarik egongo da azokan: jostailuak, aparailu elektronikoak, liburuak, DVDak... Azokaren ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, Zero Zabor Zumaian taldeko kideak ere azokan izango dira, Zero Zabor mugimenduaren inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko eta ekarpenak jasotzeko.