Presoen aldeko bigarren eskuko azoka egingo dute hilaren 18an

Zarauzko Hitza 2011ko abe. 9a, 07:52

Zarauzko Egin Dezagun Bidea taldeak presoen aldeko bigarren eskuko azoka antolatu du datorren iganderako, abenduaren 18rako. Ekimenaren helburua euskal preso politikoen dispertsioak sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko laguntzak lortzea izango da. Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan jarriko dute postua datorren igandean. Ildo horretatik, herritarren laguntza eskatu dute bigarren eskuko azokaren antolatzaileek: «Hau posible izan dadin, guztion laguntza beharrezkoa da, azokan salgai jarriko dena guztiok ekarritakoa izango delako». Hala, biltzen dituzten produktu guztiak doan emango dira. Horretarako hainbat bide daudela jakinarazi dute. Parte hartu nahi dutenek Lege Zaharren Enparantzara eraman ditzakete salgaiak bihar zein datorren ostiralean, hilak 16, 19:30etik 20:30era. Bestalde, astean zehar gaztetxera edota egunean bertan azokaraeraman daitezke produktuak. 661-95 61 40 telefonora deituta ere jakinarazi daiteke. Espetxeko esperientzia Bestalde, etzi Nire bizi osoa espetxean dokumentala eskainiko dute Putzuzulo gaztetxean. Mumia Abu-Jabal kazetari estatubatuarraren inguruko ikus-entzunezkoa da honakoa. Abu-Jamal Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotu zuten, ustez polizia bat hiltzeagatik. Frogak desagertu eta lekukoak estortsionatu arren, heriotz zigorra ezarri zioten ahotsik gabeko ahotsa bezala ezagutzen zen kazetariari. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatze aldera borrokatu izan du estatubatuarrak. Dokumentalak hainbat elkarrizketa biltzen ditu eta horien bitartez Abu-Jamalen istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 18:00etan emango dute [...]

Zarauzko Egin Dezagun Bidea taldeak presoen aldeko bigarren eskuko azoka antolatu du datorren iganderako, abenduaren 18rako. Ekimenaren helburua euskal preso politikoen dispertsioak sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko laguntzak lortzea izango da. Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan jarriko dute postua datorren igandean.
Ildo horretatik, herritarren laguntza eskatu dute bigarren eskuko azokaren antolatzaileek: «Hau posible izan dadin, guztion laguntza beharrezkoa da, azokan salgai jarriko dena guztiok ekarritakoa izango delako». Hala, biltzen dituzten produktu guztiak doan emango dira.
Horretarako hainbat bide daudela jakinarazi dute. Parte hartu nahi dutenek Lege Zaharren Enparantzara eraman ditzakete salgaiak bihar zein datorren ostiralean, hilak 16, 19:30etik 20:30era. Bestalde, astean zehar gaztetxera edota egunean bertan azokaraeraman daitezke produktuak. 661-95 61 40 telefonora deituta ere jakinarazi daiteke.
Espetxeko esperientzia
Bestalde, etzi Nire bizi osoa espetxean dokumentala eskainiko dute Putzuzulo gaztetxean. Mumia Abu-Jabal kazetari estatubatuarraren inguruko ikus-entzunezkoa da honakoa.
Abu-Jamal Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotu zuten, ustez polizia bat hiltzeagatik. Frogak desagertu eta lekukoak estortsionatu arren, heriotz zigorra ezarri zioten ahotsik gabeko ahotsa bezala ezagutzen zen kazetariari. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatze aldera borrokatu izan du estatubatuarrak.
Dokumentalak hainbat elkarrizketa biltzen ditu eta horien bitartez Abu-Jamalen istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 18:00etan emango dute ikus-entzunezkoa.
1zarautz.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide