Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Zarautzen, haren bikotekidea erasotzeagatik. Haren etxean atzeman dute. 43 urte ditu atxilotuak. Azken orduetan Gipuzkoan eta Bizkaian genero indarkeriagatik atxilotu duten seigarren gizonezkoa da honakoa. Atxilotuetako lau gizonezkori bikotekidea erasotzea egotzi diete, bati mehatxuak egitea eta besteari urruntzeko agindua ez betetzea.