Getariako Udalak Euskararen eta Nafarroako Egunaren balorazio positiboa egin du. Antolatu dituzten ekintzetan «jendearen parte-hartzea ona» izan dela nabarmendu du. «Bistakoa da gure historia aztertzen duten ekitaldiek herritar askoren interesa pizten dutela». Hori dela eta, aurrerantzean gisa horretako ekitaldiak antolatzen jarraituko duela esan du. Horrez gain, ekitaldiak antolatzen jardun duten gaztetxeari, Getariako Sustraiak taldeari, Herri Eskolari eta txistulari taldeari eskerrak eman dizkie egindako lanagatik. Aurrerantzean ere Udala elkarlanerako prest agertu da.