Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Unibertsitateko ikasleen azterketa garaia gerturatzen ari dela-eta, liburutegiko ordutegi jarraia aurreratzea erabaki dute, ikasleak ikasten hasi daitezen. Ildo horretatik, astelehenetik hasi eta hilaren 30era bitartean Alondegia Kultur Etxeko ikasgela 09:30etik 20:00etara izango da zabalik. Haurren eta helduen liburutegiak, berriz, ohiko ordutegia izango dute.