Zarauzko Udalak, Turismo Bulegoaren bitartez eta Murkil laguntzaz, Erakuslehio Lehiaketa antolatu du. Jakinarazi dutenez, dendetako erakuslehioek abenduaren 10etik, larunbatetik, urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute apainduta. Epaimahaiaren arabera, erakuslehio politenaren jabeak 600 euroko saria jasoko du, bigarren onenak, berriz, 300 euro.
Parte hartu nahi duten establezimenduek Turismo Bulegoan edota 943-83 09 90 telefono zenbakira deituz eman beharko dute izena, larunbata baino lehenago . Lehiaketaren oinarriak ezagutu nahi dituztenek Turismo Bulegora jo beharko dute.