2011. urtea amaitzen ari dela eta, Pagoeta Mendizale Elkartean 2012. urterako federatzeko aukera zabaldu dute. Horretarako, hilaren 12tik 15era eta 19tik 20ra elkarteko bulegora (Santa Marina kalea, 2) jo beharko dute interesa dutenek, 19:30etik 20:30ra.
Informazio zabalagoa
nahi dutenek, berriz, pagoetame@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete, 943132911 telefono zenbakira deitu edota www.pagoetame.com webgunea bisita dezakete. Antolatzaileek izena lehenbailehen emateko gomendatu diete herritarrei, «azken orduko ezusteak ekiditearren».