http://youtu.be/k3HIhs07Qe0
Aiako II. Ziklokros Saria jokatu dute goizean goizetik herrian. Ibilbidea herrigunean eta hilerri inguruko zelaian atondu dute, eta bertan, jubenil eta kadete mailako txirrindulari gazteak aritu dira lehian. Maila bakoitzean 27 txirrindularik hartu dute parte, guztira 54 gaztek. Gorka Uriarte eta Nahia Altzola izan dira garaile jubenil mailan; kadeteen artean, berriz, Patxi Aldanondo eta Paula Lanz gailendu dira. Kadeteek eman diote hasiera jardunaldiari, 10:30ean; ordubete geroago, 11:30ean, jubenilen txanda izan da.