Bere 32. diska plazaratu berri du Juan Karlos Irizar musikariak. Jaiotzez oñatiarra den arren, Aizarnazabalen bizi da. Orozko
Gorbeia izena jarri dio diskoari, eta izena Gorbeiagatik jarri dio, haren inguruko diskoa baita. Gorbeiara Orozkotik bueltan joan zela dio, hango lagun batek, Iñaki Garciak, horrela gomendatuta. Gorbeiaren inguruko diskoa egitea proposatu zion hark, baina Orozko aldetik sartuta, eta halaxe egin zuen.
«Orduak igaro ditut Gorbeian, eta hango txokoei egin dizkiet kantak. Han nengoela bozetoak egiten nituen, gero etxera etorri eta kanta osatzeko». Askotan joan da bertara diskoa prestatzeko, baina berak dioen bezala, «egun guztiak ez dira berdinak». Eta, beraz, egunaren arabera mota bateko edo bosteko sentsazioak izan zituen toki berean. «Bozetoak sentitzen dudanarekin egiten ditudanez, eguraldiak baldintzatuta daudela esan liteke. Ez da gauza bera toki batera euria ari duenean edo eguzkia dagoenean joatea, adibidez».
Abesti instrumentalak
Gorbeiari buruzko dokumental baterako moduko musika dela dio Irizarrek. «Dokumental bati jartzeko moduko kantak dira». Izan ere, hamaseitik hamahiru instrumentalak dira, eta hiruk dituzte letrak.
Letra duten kantetako bat fandangoa da, eta bestea arin-arina. Azkenengoan, aldiz, Orozkoren ereserkia egitea erabaki
zuen. Juanjo Respaldiza bertsolariak idatzi dizkio letrak, eta ereserkia Agate Deuna abesbatzak kantatutakoa da. Beste bi kantei Arantxa Lasaldek jarri dio ahotsa.
Gorbeian leku ederrak ezagutu dituela jakinarazi du; bertan «toki garantzitzitsuak, ezagutu beharrekoak» ere badaudela gaineratu du.
Durangoko azokan stand bat jartzen du urtero bere lanak plazaratzeko helburuarekin. Aurten ere jarri du, disko berria eta gainontzekoak saltzeko. «Azoka garrantzitsua da Durangokoa, asko gustatzen zait, eta gustura joaten naiz. Euskal Herrian behar dugu horrelako toki bat bertako sorkuntza sustatzeko».