Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu du etxez etxe azken egunetan.
Ekimena martxan jarrita, Gabonei begira «euskarazko produktuak sustatu» nahi duela adierazi du Udalak. Euskaraz argitaratzen diren produktuak eta haien inguruko informazioa eskaintzen du katalogoak; hala nola, musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu
etajokoak jaso dituzte liburuxkan.
Euskarazko Produktuen Katalogoarekin batera, Udaleko Euskara Batzordeak kaleratzen duen patrikako egutegia ere banatu dute etxez etxe.