Larunbatero bezala, kantujira herrikoia egingo dute zarauztarrek. Pasa den astean, Euskararen Eguna medio, ibilaldi berezia egin zuten. Etzi, berriz, ohiko bidea izango du kantujirak. Hala, Lege Zaharren
Enparantzatik abiatuko dira parte-hartzaileak. 12:00etan jarri dute hitzordua. Herrian hainbat jira eman ostean, 14:00etan amaituko dute saioa.