Pasa den astean Bilduk eta Orainek Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroaren egoera ekonomikoaren inguruko azalpenak eman zituzten. Teknifikazio zentroa finantzatzen lagundu dioten erakundeen diru-laguntzak ziurtatzen dituen agiriak erakusteko eskatu zioten bi taldeek
EAJri, besteak beste. Eta alderdi jeltzaleak erantzun egin die esandakoei.
Maiatzera arte Orioko Udalean agintean egon zen alderdiak adierazi du «lau milioi baino gehiago sinaturik edo sinatzeko prest» utzi zuela. Hau da, zentroaren instalazio osoak balio duenaren «%70», hain zuzen ere: «Agiria sinatu ahal izateko, diru-laguntza ematekoak ziren erakundeetako arduradunekin elkarrizketa ugari izan ziren. Lan horren
ondorioz, diru-laguntzak hitzartu zituzten. Ondoren, konkurrentzia librean, adostutako diru-laguntzak lortu ziren. Proiektua amaitzeko hamar hilabete falta zirenean, gelditzen ziren 1,5 miloi euroak gauzatzea falta zen», argitu du EAJk.
Alderdiak gaineratu du «hitzartuta» zeuden diru-laguntzak «alderdiaren edo pertsonen arteko akordioak» zirela. Beraz, «jeltzaleek alkatetzan segitu izan balute, akordioek jarraipena» izango zuten nabarmendu du. Bide horretatik, «negoziatzeko eta lanerako ahalmenik» ez izatea egotzi diote egungo udal gobernuari. «Zoritxarrez, udal gobernuak apurtu duen lehen platera adostutako akordioen platera izan da. Ez dira akordio hauek bide onetik eramateko gai izan».
Espainiako Kiroletako Goi Kontseiluaren diru-laguntzei dagokienez, berriz, EAJk adierazi du erakunde honek «50.000 euro inguruko kostea duen nazioarteko estropada» antolatzearen truke eman ohi duela laguntza. Halaber, halako kasuetako «ohiko prozedura» azaldu dute jeltzaleel. «Diru-laguntza hitzartzen da lehenbizi, eta proiektua martxan jarri ondoren irekitzen da diru-laguntza eskatzeko prozedura. Hau amaitzen denean sinatzen da laguntza hori».
Ur-lasterrek «babes osoa»
Motondorako aurreikusitako ur-lasterren proiektua «hankamotz» geratu dela adierazi dute Bildu koalizioak eta Orain plataformak. Baita Euskadiko Piraguismo Federazioak egitasmoaren inguruan «interesa galdu» duela ere. Hala gogorarazi du EAJk. Eta esandakoak «gezurra» direla ohartarazi du. «Federazio guztiek ideiaren planteamenduari babes osoa eman diote», esan du ostera Orioko EAJk.
Kosta Zuzendaritza
Bestetik, Teknifikazio Zentroaren lurrak Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren esku lagatzeari dagokionean Bilduk eta Orainek «demagogia hutsa»egin dutela diote jeltzaleek. «Egungo Udal Gobernuak lurrak lagatzea akats bat bailitzan erakusten dute, herriari kalte egingo balio bezala».
EAJk argitu du «legeak behartzen duela» lurrak Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren esku uztera. Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroarekin ez ezik, herriko beste hainbat azpiegiturarekin ere gauza bera pasa dela gogoratu du; dikeko parke txikiarekin, kasu. Halaber, lurrak Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren esku lagatzeak ez duela «inongo kalterik» eragiten uste du EAJk, teknifikazio zentroa betirako izango delako, hasiera batean.
EAJk «demagogia eta funtsik gabeko salaketak» amaitzeko eskatu die Bilduri eta Oraini. Zentzu horretan, jeltzaleek Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroa «behar bezala» amaitzeko adierazi diete bi taldeei, «mantentze gastua ahal den txikiena izaten saiatuz».