Balentziaga Museoak eta KM Kulturgunueak Modatik Moda eta Ikus-entzunezko Topaketak antolatu ditu. Besteak beste, eskola magistralak, erakusketak, ikus-entzunezko programak, moda aurkezpenak eta musika emanaldiak izango dira hala astelehenetik urtarrilaren 8ra bitartean. Bihar emango dute ekimenaren inguruko prentsaurrekoa KM Kulturgunean (Urdaneta 9, Donostia). 11:00etan. Colectivo Yox taldeko Yon eta Xabier Martinez-Jauregik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarretak, Balentziaga Museoko erakusketako arduradun eta komisario Miren Arzallusek eta Kutxako Elkarlanen zuzendari Mikel Mendartek egingo dute aurkezpena.