Bihar (abenduak 6) 10:30erako herri eskolak antolatu dituzte Zestoan bertako gazte talde batek, zestuarrak plazara, klasera! lelopean. “Konstituzio espainlari ez! esan eta independentziaren beharraz jardungo” dutela jakinarazi dute, eta horretarako, Mikel Zubimendi Garako kazetaria izango da hizlari lanetan. Konstituzioa ze testuingurutan eta nola onartu zen aztertuko dute, “garai hartako politika nola zegoen aztertuz”.
Herriko plazara agertu behar da parte hartu nahi duenak, eta eguraldi txarra eginez gero, kultur etxera joango direla ere jakinarazi dute. Konstituzioa behin onartuta, Euskal Herriarentzat suposatu duena azaltzen ere saiatuko direla jakinarazi dute. “Politikoki, kulturalki, ekonomikoki eta sozialki suposatu diguna azaltzen ahaleginduko gara. Eta amaizteko, independentziaren beharraz hitz egingo dugu”.