Sanikolasetan itxi egingo dute plaza ibilgailuentzat

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 5a

Orioko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, San Nikolas festetan, herriko plaza itxi egingo dute ibilgailuetan, urtero egin ohi duten bezala. Arratsaldean itxiko dute plaza, eta festak amaitu bitartean egongo da itxita. Beraz, hurrengo ostiralean, hilak 9, irekiko dute berriro plaza, 10:00etan. Ondorioz, kaiako zirkulazio norabidea aldatu egingo dute egun horietan zehar. Ibilgailuek herrira kaiatik sartuko dira, baina herritik irteteko nahitaez Txanka hondartzako bidera erabili beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide