Ainhoa Muruak eta Ion Unanuek errekorra hautsi dute Zarauzko Bikote Mistoen XXXIII. Krosean

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 4a

Ainhoa Murua eta Jon Unanue triatletek osatutako bikoteak irabazi dute Zarauzko Bikote Mistoen XXXIII. Krosa. Gaur eguerdian jokatu dute, eta 500 bikotek hartu du parte. Giro herrikoia izan da, eta dozenaka zarauztar gerturatu dira korrikalariak anima...

Ainhoa Murua eta Jon Unanue triatletek osatutako bikoteak irabazi dute Zarauzko Bikote Mistoen XXXIII. Krosa. Gaur eguerdian jokatu dute, eta 500 bikotek hartu du parte. Giro herrikoia izan da, eta dozenaka zarauztar gerturatu dira korrikalariak animatzera.

Murua eta Unanuek errekorra hautsi dute, ibilbidea 27 minutu eta sei minutuan eginda. Bigarren postuan iazko txapeldunak sailkatu dira: Maite Arraiza (Donostia) eta Iñaki Peña (Ibarra), 27:20 denbora eginda. Eta Amaia Arribillaga (Tolosa) eta Arkaitz Goikoetxehaundia (Ibarra) izan dira hirugarrenak, 28:59 denborarekin.

Zarauzko bikoteen artean lehenak Murua eta Unanue izan dira. Bigarrenak Amaia Carretero eta Diego Macarro, eta hirugarrenak Nerea Mujika eta Naxario Oiarzabal.




Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide