Katxiña erretegiko Jose Migel Zendoia San Sebastian Gastronomika jardunaldietan izan da

Karkara.eus 2011ko abenduaren 2a

Iñaki semea izan zuen laguntzaile bisigua prestatzeko

Gastronomiari buruzko nazioarteko biltzarra izan da Donostiako Kursaal kongresu jauregian beste urte batez. Azaroaren 20tik 23ra bitarteko jardunaldietan Brasil, Mexiko, Peru, Frantzia, Italia, A...

Iñaki semea izan zuen laguntzaile bisigua prestatzeko

Gastronomiari buruzko nazioarteko biltzarra izan da Donostiako Kursaal kongresu jauregian beste urte batez. Azaroaren 20tik 23ra bitarteko jardunaldietan Brasil, Mexiko, Peru, Frantzia, Italia, A.E.B., Suedia, Erresuma Batua, Singapur, Espainia eta Euskal Herriko zenbait sukaldarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere herrialdeko kolore eta zapore ezberdineko jakiak nola prestatzen dituzten erakutsi zuten. Horretarako, auditorioan zuzeneko sukaldaritza emanaldiak izan ziren.

Azaroaren 23an Planeta Parrilla izena hartu zuen Kursaal jauregiak eta jardunaldian parrillan elikagaiak prestatzeko hainbat modu aztertu zituzten. Bertan nazioarteko parrilleroez gain, Euskal Herriko sukaldariek ere hartu zuten parte: Hilario Arbelaitzek, Bittor Argingonizek eta Katxiñako Jose Migel Zendoiak hitzaldiak egin zituzten. Jose Migelek bisigua Orio Estilora nola erretzen den agertu zuen. Laguntzaile gisa bere seme Iñaki zuen eta bien artean jatortasun handiz, bisiguaren sekreturik preziatuenak azaldu zituzten oriotarren bisigua munduan boga-boga doala erakutsiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide