Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da azken urteotan abenduaren 3an Euskal Herriko hainbat txokotan eta Orion eta Aian ere izango du tokia. Eguna abenduaren 3an den arren, ospakizunak aurreratu eta abenduaren 2an euskara gogoratuko dute Orio eta Aiako hiru ikastetxeetan. Herri kirolak, euskaraokea, kantuak, tailerrak, ipuin kontalariak, filmak, lehiaketak…
Orioko Herri Ikastolan- 10:45ean: Lehen Hezkuntzako ikasleak Herri Kiroletan arituko dira.
- 11:00etan: DBHko ikasleak Euskaraokea egingo dute Euskal kantuekin.
- 12:00etan: Haur Hezkuntzako ikasleek lau euskal abesti kantatuko dituzte, gurasoak gonbidatuta daude haurrekin kantatzera.
- 14:30ean Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasleak tailerretan arituko dira eta DBHko ikasleak Herri Kiroletan.
Zaragueta Herri Eskolan
- Goizean ikasle eta irakasleek horma-irudia osatuko dute euskarazko hitzik politenekin.
- 14:30: Solasaldia: Lehen Hezkuntzako 3.,4., 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak ikastetxeko hainbat ikasleekin eta guraso batekin solasean arituko dira Euskara jakitearen eta erabiltzearen inguruan. Ikasle eta guraso horiek erdaldun girokoak izanda, Orioko egoera nola bizi duten adieraziko dute.
- 15:15: Kantu saioa: Ikastetxeko ikasle eta irakasleak kantuan denak elkarrekin.
- 15:30 Irrintzilariak: LHko 6. mailakoek irrintziaren inguruko hainbat kontu azalduko dituzte eta gero erakustaldia eskainiko dute eta ikasleek irrintziak entzungo dituzte. Ondoren saiakerak egiteko aukera izango dute.
- 15:50: Euskarazko kanta polit bat abestuz amaituko da arratsaldea.
15:00etatik 18:00etara liburu truke azoka barruan, txartelarekin joanez gero, liburuak aukeratu eta hartu daitezke.
Aiako Lardizabal Eskolan
- Goizean 6. mailakoek bertso tailerrean Euskararen Egunerako propio prestatutako bertsoak abestu dituzte.
- Ondoren, lelo txapelketako sari banaketa egin dute. 1eta 2. mailakoek irabazi dute Euskaraz barra-barra, munduan ostadarra leloarekin.
- 10:00: Haur eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek Ipuin kontalaria eta gainontzekoek Taniaren, Aian bizi den errusiarraren bisita. Euskararekin izandako esperientzia kontatuko die eta ikasleek elkarrizketa egingo diote eskolako aldizkarirako
- 11:30ean Film emanaldiak: Ilargiaren sekretua eta Lau harrigarriak.
- 14:30-15:30: Jolasak frontoian: Irrintzi lehiaketa eta txapel eta abarka jaurtiketa.
- 15:3: Txokolate jana musikaz lagunduta. izango dute.