Euskararen eta nafarrena eguna, Getarian

Getariako Hitza 2011ko abe. 3a, 13:46

Euskararen eta Nafarren eguna, dena bat da Getarian. Euskarak biltzen gaitu. Euskarak batzen gaitu dioen kartelaren azpian, pixka bat beherago, Nafarroako bandera jarrita dago, horren erakusgarria.

Eguerdian Gipuzkoaren jatorria bideoa eman dute Berd...


Euskararen eta Nafarren eguna, dena bat da Getarian. Euskarak biltzen gaitu. Euskarak batzen gaitu dioen kartelaren azpian, pixka bat beherago, Nafarroako bandera jarrita dago, horren erakusgarria.

Eguerdian Gipuzkoaren jatorria bideoa eman dute Berdura Plazan. Eta arratsalderako ekimen gehiago antolatu dituzte. Esaterako, 17:00etan Nafarroako Erreinuaren konkista. Getaria 1200-Nafarroa Garaia 1512 hitzaldia eskainiko dute Idoia Arrieta eta Patxi Abasolo historialariek, Berdura Plazan hori ere.

18:30ean Nafarroako dantza, azuri beltza eta zazpi jauzi egingo dituzte plazan, eta kantu poteoa abiatuko dute ondoren. 20:30ean nafarren afaria izango da. Taxcon elkartuko dira.

21:30ean, berroz, bertso afari musikatua izango da gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide