Joan den asteazkenean (azaroak 30) Zestoako estankoan eta haurrentzako arropa denda batean lapurreta egitea egotzita bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Ordizian. Atxilotutako gizonezkoak 21 urte ditu eta emakumezkoak 17 urte eta haurdun dago. Atxilotutakoek ustez leiho bat puskatu estankora sartu eta handik tabako kantitate handia lapurtu zuten, ondoren segidako lokalean sartu ziren, haurrentzako arropa dendan, ustez lapurretara. Ondoren, auto batean alde egin zuten, lekuko batzuk Ertzaintzari azaldu diotenez.