Zumaia saltaka zioen pankartari heldu, eta korrika egin dute dozenaka zumaiarrek gaur eguerdian, 12:30etan itsas kiroldegitik abiatuta, euskararen alde. Euskararen Eguna da, izan ere, eta hainbat ekimen antolatu dute herrian.
Gernika parkea eta Moilaberriko zubia zeharkatu ostean, Pulpo aurretik Erriberan sartu dira, eta Beheko plazan bukatu dute lasterketatxoa. Trikitilariak izan dituzte lagun bidean, eta amaieran salda eta txorizoa dastagai Torreberri gaztetxean.
Ondoren, 13:15ak inguruan, Zumaian euskaraz erosi zozketa egin dute, eta 13:30ean kantu-saioa hasi dute Kofradian Zumaiako Kantuzaleek.
Beheko Plazan bazkaltzeko prestatzen ari dira orain. Bazkalondoan bertsoak eta kantuak izango dira. Eta 22:30etatik aurrera, erromeria Torreberri gaztetxean, Zortzi Ipurdi taldearekin.