Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko XI. San Silbestre lasterketarako Internetez izen emateko epea zabalik dago dagoeneko, Kirolprobak-en webgunean eman daiteke. Hurrengo egunetan, kirol dendetan izena emateko aukera ere zabalduko dute, baina lasterketaren egunean (abenduak 31) ezingo da izenik eman. Internetez izena abenduaren 30a arte eman daiteke.
Aurten ibilbidea motzagoa
Aurtengo Azpeitiko San Silbestre lasterketa "herrikoiagoa" izango da, distantzia laburragoa izango duelako ibilbideak: lehen 8,3 Kilometro zituen eta orain Loiolako hiribidean egin duten biribilgune berria hartuz, lasterketa ez da iritsiko 8 kilometrotara, 7,5 kilometro izango ditu.
Izena ematearen prezioa
Izena ematea 5 euro kostatuko da Kadete eta Jubenil mailakoen kasuan eta 10 euro txip horia duten korrikalarientzat, eta 13 euro gainerakoentzat.