Azpeitiko sansebastianetako karroza Rebeka Larrañagak egingo du

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 3a

Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak hartu du erabakia: 2012ko San Sebastian eguneko haurren danborradaren karroza Rebeka Larrañaga Udabe azpeitiarrak diseinatuko du. 2012ko karrozaren gaiaren izenburua Azpeitia, musikan eta kirolean ardatz izango da. Horrek bi urteurren bilduko ditu batik bat: Akilino Amezua organo egilea hil zela mendeurrena beteko da (1847-1912) eta Joxe Aranburu Keixeta aizkolaria hil zela 50 urte (1881-1962). 2012ko sansebastianetako karroza lehiaketara hiru proiektu aurkeztu dira. Joan den ostegunean, abenduaren 1ean, Udal Festa batzordean hiru egitasmoak aztertu eta aho batez erabakia hartu zuten: hau da, datorren urteko karroza Larrañagak diseinatuko duela. Honek karroza lehiaketa irabazteagatik 1.500 euroko saria jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide