Putzuzulon salduko dituzte Zea Maysen kontzerturako sarrerak, 21:30etan

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 2a

Zea Maysen gaurko kontzerturako sarrerak 21:30etan salduko dituzte, Putzuzulo gaztetxean bertan, atzeko sarreran. Hala argitu du Xakela gaztetxe asanbladak, egunean zehar hainbat jenderengana heldu den mezu bat ezeztatuz. Mezu faltsuaren arabera, arra...


Zea Maysen gaurko kontzerturako sarrerak 21:30etan salduko dituzte, Putzuzulo gaztetxean bertan, atzeko sarreran. Hala argitu du Xakela gaztetxe asanbladak, egunean zehar hainbat jenderengana heldu den mezu bat ezeztatuz. Mezu faltsuaren arabera, arratsaldeko sei eta erdietan plazan saldu behar zituzten sarrerak.

“Ez dakigu  nork zabaldu duen mezua, ezta zein sarrera salduko dituzten ere”, ohartarazi dute antolatzaileek.

Talde bizkaitarraren kontzertua 23:00etan izango da, Putzuzulon, Euskarastearen baitan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide